Seleccionar página

Oharra: Aurreinskripzioa 2019ko apirilaren 1ean hasiko da.

Txapelketa

5 taldeko multzotan banatuko da txapelketa. 4 jardunaldiko ligatxo bat jokatuko da, non multzo bakoitzeko taldeek haien artean jokatuko duten. Irabazitako partida bakoitzagatik 3 puntu gehituko dira eta berdindutako bakoitzagatik puntu bakarra.

 Multzo bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatua hurrengo errondara pasako dira.

Hurrengo erronda eliminatoria formatuan jokatuko da, berdinketa egonez gero 5 penaltiko tandatan erabakiko da partida.

 Sailkapen irizpideak garrantziaren arabera:

-Puntu kopurua.

-Golen diferentzia.

-Sartutako golak

-Bi taldeen arteko partiden emaitzak.

25 minutuko 2 zatitan jokatuko dira partidak. 5 minutuko atsedena egongo da bi zatien artean, eta aldageletatik pasatzea posible izango da. Partida jokatu ahal izateko taldeak 11 jokalari izan behar ditu gutxienez, eta 22 gehienez. Talde bakoitzak aldaketak egiteko 3 momentu izango ditu, eta bakoitzean nahi bezain beste aldaketa egin ditzakete. Beste taldearen momentua aldaketak egiteko erabiliz gero, aldaketa momentu bat gutxiago izango du taldeak. Hau da, talde bakoitzak hiru momentu izango ditu nahi dituen aldaketak egiteko. Atsedena ez da aldaketa momentu bezala hartuko, beraz aldaketak egin daitezke. Puntualtasuna oso garrantzitsua da, ordutegiak errespetatzen ez dituzten taldeek santzioak jasotzeko arriskua izango dute.

Izena emateko baldintzak

– 2019ko uztailaren 1ean 18 urte izatea.

– Izena emateko inprimakia bete epean (apirilaren 1 – 30, 2019).

– Taldeari dagokion inskripzio kuota finkoa ordaindu behar da (350 €) epe barruan (2019ko apirilaren 1ean – 2019ko maiatzaren 30ean).

Izapideak

Partidu bakoitza zuzentzen duen epaileak akta bat igorriko du, talde bakoitzak horren kopia jasoko du agiriaren hartzaileak sinatu beharko duelarik.

Beharrezko baldintza izango da talde bakoitzeko 11 jokalari egotea partida hasi baino 15 minutu lehenago gutxienez. Hala izanezean, 0-3 ko emaitzaz galduko du partidua berandu iritsi den taldeak.

Donostiako Golen funtsezko balioetako bat errespetua da, aurkariekin, zure taldekideekin eta batez ere epailearekin. Epailearekiko begirune faltak txartel hori edo gorriarekin zigortuko dira hauen larritasunaren arabera. Partidu bakoitzazuzentzen duen epaileak aktan idatziko du begirune faltaren nondik norakoa. Falta oso larria den kasuetan txapelketatik kanporatua izateko arriskua egongo da.

Gipuzkoako Epaile Eskolak izendatuko ditu epaileak. Txapelketako epaileak federatuak izango dira eta IFABren araudi ofizialak arautuko ditu. link honetan.

Talde guztiek erreklamazioak eta salaketak egin ahal izango dituzte edozein epaile erabaki edo antolakuntza erabaki dela eta. Hau partidu bakoitza amaitu eta ordu bate aurretik egin beharko da antolatzaileei idatziz edo info@donostiagol.com helbidera mezu bat bidaliz.

Txapelduna eta txapedunordea sarituko dira kopa banarekin. MVP saria emango zaio txapelketako jokalari onenari , Pichichi saria gol gehien sartu dituenari eta Zamora Saria gol gutxien jaso dituen atezainari.

ORDUTEGIA ETA EMAITZAK

ZELAIA: BERIO

16:00-17:00 MINABO DE KIEV 0-4 NANKATSU

17:00-18:00 HUMILDAT 5-1 LEONES DEL ATLAS

19:00-20:00 VOSKA JUNIORS 0-6 NARANJA MECÁNICA

22:00-23:00 NARANJA MECÁNICA 0-2 HUMILDAT

 

ZELAIA: AÑORGA

17:00-18:00 GN20 1-1 ESTUDIANTES DE LA PLACA

19:00-20:00 MINABO DE KIEV 0-0 RECREATIVO DE JUERGA

20:00-21:00 ESTUDIANTES DE LA PLACA 1-6 NANKATSU

22:00-23:00 GN20 1-3 RECREATIVO DE JUERGA

 

ZELAIA: AÑORGA

16:00-17:00 RECREATIVO DE JUERGA 2-1 ESTUDIANTES DE LA PLACA

17:00-18:00 LEONES DEL ATLAS 0-2 NARANJA MECÁNICA

20:00-21:00 HUMILDAT 8-0VODKA JUNIORS

21:00-22:00 LEONES DEL ATLAS FC 6-1 VODKA JUNIORS

 

ZELAIA: BERIO

17:00-18:00 GN20 0-6 NANKATSU

19:00-20:00 MINABO DE KIEV 2-1 ESTUDIANTES DE LA PLACA

20:00-21:00 NANKATSU 5-1 RECREATIVO DE JUERGA

22:00-23:00 MINABO DE KIEV 1-4 GN20

 

AÑORGA

16:00 Nankatsu vs Naranja Mecanica

BERIO

16:00 Recreativo de Juerga vs Humildat

FINALA

19:00 Zubieta Z4

SAILKAPENA

 

1 MULTZOA PUNTUAK AG KG
Nankatsu 12 21 2
Recreativo de Juerga 7 5 6
GN20 4 6 12
Estudiantes de la Placa 1 3 9
Minabo de Kiev 1 4 11
2 MULTZOA
Humildat 9 15 1
Naranja Mecánica 6 8 2
Leones del Atlas 3 7 8
Vodka Juniors 0 1 20

 

fondo seccion donostiagol donostia gol torneo futbol 11 15
fondo seccion donostiagol donostia gol torneo futbol 11 12
fondo seccion donostiagol donostia gol torneo futbol 11 22
fondo seccion donostiagol donostia gol torneo futbol 11 4
fondo seccion donostiagol donostia gol torneo futbol 11 10
INFORMAZIO GUZTIA

Txapelketa atalean behar duzun informazio guztia aurki dezakezu. Bertan izen emate prozesua, tarifak, ordainketa modua, araudia, babeslea izateko aukerak, egutegia … esplikatzen dira.

 

IZEN EMATEA

Zure eskura daukazu IZEN EMATEA INPRIMAKIA, taldea eta hau osatzen duten jokalari guztiak apuntatzeko. Sartu zure datuak eta guk emailez konfirmatuko dizugu aurretiko izen ematea eta behin betiko izen ematea behin ordainketa jasotakoan.

 

KONTAKTATU

Email bat bidali diezagukezu info@donostiagol.com era, bestela inprimakia bete dezakezu kontaktua jartzeko. Beste aukera bat deitu edo whatsapp bat bidaltzea da hurrengo zenbakira: 688 860 518.

 

Babesleak

logo donostia kirola donostiagol
logo ayestaran donostiagol

Kontaktu Inprimakia

Babesle izan nahi al duzu?

Donostia Gol futbol txapelketa amateurra da. Hirugarren edizioan 300 jokalari baino gehiagoko parte-hartzaileen kopurua bikoiztea espero dugu. Nahi duten taldeentzat marka bat babesteko aukera eskaini nahi diegu, txapelketa doan kit hornitzeko aukera eskainiz. Marka, enpresa edo babesleen bidez ikusgarritasuna lortzeko interesa duen erakundea bazara KONTAKTU INPRIMAKIA bete edo info@donostiagol.com helbidera idatzi.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies